martes, 28 de octubre de 2008

THE CORPORATION

The Corporation dokumentalak gaur egungo korporazioa bat zer den eta zertan datzan aztertzen du, beti ere, ikuspuntu kritiko gogor samar batekin.

Filmaren hasieran esaten denez, korporazioak, gizartearen zati garrantzitsu bat dira eta hauek funtzionatzeari uzten badiote, gizarteak ere funtzionatzeari utziko lioke. Korporazioak, sistema kapitalistaren enbor nagusi direla adierazten da, hau da, jabeen onura eta aberastasunerako lan egiten dute langileek. Goian dauden pertsonak beren patrikak betetzen dituzten bitartean, langileak soldata baxuen truka ordu pila sartu eta lan mordoa egiten dute eta kasu batzuetan langileak esplotatuak izaten dira, giza eskubideak bortsatuz.

Esan, korporazioak industrializazio garaian sortzen hasi zirela eta hasiera batean ez zirela esplotatzaileak. Hala ere, denok ikasi dugu ikastolan “ohe beroa”ren fenomenoa; non ohe bera bi edo hiru langilek konpartitzen zuten eta hauen bizitza soziala, fabrika eta oherako bidea egiten zuten bitartean gozatu zezaketen. Baina esan beharra dago, garai hartan, enpresek, ez zutela bigarren mailako efekturik sortzen. Gaur egun, mina eta hondamendia besterik ez dute sortzen, batez ere hirugarren munduan, hango langileak merkeagoak direlako. Gizakiari mina egin ez ezik, animali, landare eta ekosistemari ere egiten diote. Filmean ikusi daitekeen bezala, behiek esne gehiago eman zezaten tratamendu bat jasotzen zuten, baina tratamendu hau jasotzean, gaixo jartzen baziren, medizinek ez zieten efekturik egiten. Esan ere, tratamendu honen eraginez, behi hauek ematen zuten esnea txerrikeri bat zela.

Latza da horrelako jarrera izatea aberastearen helburua soilik betetzearren, baina latzagoa da oraindik honen aurrean ezer ez egitea. Pertsona hauek ezin dira kartzelara eraman eta ez dute erantzuten sortzen dituzten atsekabe eta hondamendien aurrean. Korporazioak gu kontrolatzeko tresna dira. Munduko biztanleriaren ehuneko 0, baxu batek, mundu osoko biztanleriaren beste ehunekoa kontrolatzen du.

No hay comentarios: