martes, 28 de octubre de 2008

WIKIPEDIARAKO SARRERA

GOIENA TELEBISTA

GoiTB 2000. urtean hasi zen emititzen. Atzetik, Arrasate Telebista eta Atxabalta Telebistaren materiala eta baliabideak zituzten; honek telebista honen sorreran asko lagundu zuen. Euskara hutsean emititzen duen telebista da eta gainera bederatzi herrietako etxeetara iristen da GoiTBren seinalea (Arrasate, Aretxabaleta, Antzuola, Aramaio, Bergara, Elgeta, Oñate, Gatzaga eta Eskoriaza.

Azpimarratzekoa da barne produkzioen artean eguneroko berriak ematen duen albistegi bat duela. Gertutasunari dagokion garrantzia ematen dio telebista lokal honek eta horregatik bai eguerdian eta gauean albistegiak emititzen dira; kirolaren inguruko saioa lagun duela. Kontuan izatekoa da ere, maila bereko beste telebista batzuekin indarrak batzeko akordio bat egin zutela, esan, Ttipi-Ttapa TB, Goierri TB eta Erlo TB besteen artean.

Herriko telebista hau bi modutara sintonizatu daiteke: uhin bidez eta kable bidez. Bigarren hau posible izateko Euskalteleko bazkide izan behar da.

No hay comentarios: